Oñatiko udala

1. fasea: PROPOSATZEA

Lehen fase honetan herrian sumatzen dituzun beharrak helarazi eta udal aurrekontuan txertatzeko proposamena egiteko aukera izango duzu.

Maiatzak 7an hasi eta maiatzaren 24a bitartean aukera izango duzu nahi beste proposamen aurkezteko, hiru bide hauetako edozein erabilita:

  • Aurrez aurreko saiotako batera etorrita (gertuen edo erosoen geratzen zaizun horretarako joateko aukera duzu).
    Gazteentzako eta emakumeentzako saio bereziak egingo dira.
    Kontsulta itzazu hitzordu guztiak egutegian.

bozkakutxa.jpg
  • Etxean jaso duzun eskuorrian proposamena idatzi eta udal eraikin publiko eta bestelako ohiko tokietan eskura duzun postontzian botata (Udaletxea, Kultur Etxea, Kiroldegia, Gaztelekua, Gizarte Zerbitzuak, Pake Leku eta Eltzia.

  • Online bidez

 

Aurrez aurreko saioen egutegia:

Eguna

Ordua

Tokia

Norentzat

Maiatzak 7, astelehena

18:30ean

Gaztelekuan

Herritar guztientzat

Maiatzak 10, osteguna

18:30ean

Eltzian

Herritar guztientzat

Maiatzak 14, astelehena

18:30ean

Gaztelekuan

Gazteentzat

Maiatzak 17, osteguna

18:30ean

Ludotekan

Herritar guztientzat

Maiatzak 21, astelehena

18:30ean

Gaztelekuan

Emakumeentzat

Maiatzak 24, osteguna

18:30ean

Errekalde Herri Eskolan

Herritar guztientzat

 

Jasotako proposamenen aurkezpen publikoa

Jasotako proposamen guztien aurkezpen publikoa egingo da ekainaren 4ean, Gaztelekuan, 18:00etan.

Saio honetan, proposamenak zeintzuk izan diren azaltzeaz gain, proposamenak jasotzeko lehen fase honen ezaugarri eta datu orokorrak ere aurkeztuko dira.