BOZKETAREN EMAITZAK
Herritarrekin partaidetzazko aurrekontuak aukeratzeko prozesuak 2018ko maiatzean hasi eta urte amaierararte iraun du, hainbat fase igaroz: proposamenak egitea, hauek lehenestea, baloratzea eta azkenik bozketa.
Bozketaren emaitza 16 proposamenen zerrenda izan da, 2019 eta 2020 urteetan garatzeko proiektuak biltzen dituena, guztira 500.000 euroko aurrekontuarekin.
Honenbestez, behin egitasmo honetarako 2019ko aurrekontuetan 250.000€ko partida onartuta, geratzen zen azken pausoa zerrenda honetatik exekutatuko diren proiektuak aukeratzea izan da. Hautaketa egiteko irizpidea boto gehien lortutako proposamenak lehenestea izan da, eta era berean 250.000€ partidaren kopurura ahalik eta gehien hurbiltzea.
Hasierako akordio politikoan 80.000 eta 120.000€ bitarteko bi proposamenek aurrera egingo zutela adostu zenez, erabilera publikoko 2 komun egin eta haurren parke bat estaliko dira. Ondorioz, hortik aurrera 80.000€tik gorako proposamenak aurrekontuetatik kanpo geratu dira.
Partaidetzako aurrekontuak prozesuan aukeratu ziren 16 proposamenetik 5 gauzatuko dira 2019a (letra lodiz)
ZENB. |
PROPOSAMENA |
BOZKA KOPURUA |
AURREKONTUA |
BOZKAK % |
5
(2019 urtean exekutatu)
|
Erabilera publikoko komun irisgarriak jartzea, San Pedro-Madalena (139) / Olabarrieta-Asentzio (319). |
1003 |
110.000 € |
% 97,8 |
8
(2020)
|
Haurren jolas parke bat estaltzea. Ugarkalde (204) |
486 |
118.000 € |
% 47,1 |
6
(2019 urtean exekutatu)
|
Bizikletentzako aparkaleku estaliak ipintzea ikastetxe eta ekipamendu publikoen inguruetan: Kiroldegia-Txantxiku Ikastola, Kultur Etxea, Errekalde Herri Eskola, Benediktinak Elkar Hezi – Azkoagain (4 guztira). |
433 |
60.000 € |
% 42,0 |
32
(2019 urtean exekutatu)
|
Bide segurtasuna hobetzeko zebrabideak argitzea. |
433 |
20.000 € |
% 42,0 |
35
(2019) urtean exekutatu)
|
Herriko hainbat puntutan hondakinak gaika botatzeko launakako zakarrontziak jartzea: Foruen Enparantza, Kalegoiena, Unibertsitate zaharra, Kala Zaharra, Kale Barria, Santa Marina, Errementari plaza, Santa Ana. |
416 |
13.500 € |
% 40,3 |
4
(2020)
|
Herriko hainbat tokitan banku edo eserleku gehiago jartzea. |
359 |
14.000 € |
% 34,8 |
29
(2020)
|
Zaborra lurrera ez botatzeko kontzientziazio kanpaina bat egitea |
306 |
5.000 € |
% 29,7 |
9
(2019) urtean exekutatu)
|
Olakua auzoko kirol pista edo kantxa hobetzea: margotu, sareak berritu eta eremua argiztatu. |
304 |
47.000 € |
% 29,5 |
10
(2020)
|
Herrigunean altuera txikiko rokodromo bat eraikitzeko pareta bat gaitzea, adin eta maila ezberdinetarako aproposa. |
293 |
2.000 € |
% 28,4 |
14
(2020)
|
Urdandietako udal ur depositurako baso bidean dagoen lur jausia konpontzea. |
273 |
7.000 € |
% 26,5 |
33
(2020)
|
Igotzeko eta oreka mantentzeko jolasekin gune bat hornitzea (sokak, sareak, etab) 6 eta 14 urte bitartekoentzako. |
249 |
60.000 € |
% 24,1 |
30
(2020)
|
Kartelak, pankartak edo pintadak horretarako egokitutako tokietatik kanpo ez egin edota jartzeko sentsibilizazio kanpaina bat egitea. |
236 |
5.000 € |
% 22,9 |
17
(2020)
|
Adineko pertsonen erorketen prebentziorako eta gaitasun fisikoaren mantentzerako jarduerak garatzeko espazio bat egokitzea. |
233 |
6.500 € |
% 22,6 |
2
(2020)
|
“Emakumeen Etxea” martxan jartzeko herri mailako diagnostikoa egitea. |
223 |
12.500 € |
% 21,9 |
7
(2020)
|
Aire libreko zine emanaldiak eskaintzea (2 emanaldi urteko). |
220 |
5.000 € |
% 21,3 |
31
(2020)
|
Industria-pabiloi hutsen eta hauen erabilera aukeren azterketa egitea. |
219 |
12.500 € |
% 21,2 |