Oñatiko udala
Partaidetzazko aurrekontuak

Partaidetzazko aurrekontuak

2023-2024

Udal aurrekontuaren 500.000 € zertan inbertitu herritarren artean eztabaidatu eta erabakitzeko prozesua abiatu du Oñatiko Udalak. Aurten hartuko dira erabakiak eta hurrengo bi urteetan (2023 eta 2024) burutuko dira proposamenak.

Maiatzean, Oñatiko herritar guztiek nahi beste proposamen egin ahalko dituzte. Ekainetik irailera bitartean, jasotako proposamenak aztertu, lehenetsi eta baloratuko dira. Eta azkenik, urrian, bozketa bidez erabakiko da zein proiektu burutuko diren 2023 eta 2024 urteetan.

Prozesuaren urratsak

Telegram eta Whatsapp
Aukeratu eta bozkatu