Oñatiko udala

1. fasea: PROPOSAMENAK EGITEA

Herrian sumatzen dituzun beharrak kontuan hartu eta nahi beste proposamen egin ditzakezu lehen fase honetan.

Proposamenak jasotzeko epea: maiatzaren 6tik maiatzaren 27ra.

 

Bide hauek erabil daitezke:

Online:

Udal webgunearen bidez, formularioa beteta.

Postontziak:

bozkakutxa.jpg

Etxean jaso duzun eskuorrian proposamena idatzi eta, ondoren, udal eraikin publikoetan eta ohiko tokietan jarriko diren kutxetan sar ezazu.
Kutxen ondoan ere eskuorriak eskuragarri izango dituzu.

Tailerra:

Aurrez aurreko tailerrean parte hartuta:

  • Eguna: maiatzaren 19an
    Ordua: 18:00-19:30
    Tokia: Euskaldun Berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

Informazio puntuak:

Proposamenak jasotzeko epean, informazioa eskuratzeko mahaiak jarriko ditugu herriko hainbat puntutan. Bertan, proposamenak egin ahal izango dira.

Prozesuari buruzko informazio eguneratua jasotzeko jarrai iezaguzu Telegram/Whatsapp kanalean edo, nahiago baduzu, eman zure posta elektronikoaren helbidea partaidetza@onati.eus-era idatzita.

 

Baldintzak

Proposamenek bete beharreko baldintzak:

  • Udalaren eskumenekoa izatea.
  • Bi urtean exekutatzeko modukoa izatea eta egiturazko gastu nabarmenik ez ekartzea.
  • Interes orokorra izatea eta onura publikoa ekartzea.
  • Bideragarritasun teknikoa eta juridikoa gainditzea.
  • Gastua 200.000€-koa baino handiagoa ez izatea.
  • Aurretik planifikatuta ez egotea edo dagoeneko exekuzioan ez egotea.
  • Baztertu egingo dira orokorregiak diren proposamenak eta propositiboak ez direnak.

  

Emaitzak: lehen datuak

Guztira 230 proposamen jaso dira, bide ezberdinetatik eta askotariko gaiei buruzkoak.

Gehienak online bidea erabilita jaso dira, %60 inguru, eta beste asko postontzien bidez, %25 inguru.

Denetariko proposamenak jaso dira, aniztasuna handia egon da. Banan-banan aztertzen jarrita, gehienak honako gaiei buruzkoak izan dira: mugikortasuna (oinezko guneak, errepideak, aparkalekuak, etab.), irisgarritasuna (espaloiak, zebra-bideak, oztopoak, etab.), azpiegiturak (plaza, komunak, azoka, frontoia…) edota ingurumena (basoak, errekak, etab.).

Maiatzeko azken astean, prozesu honetarako sortutako Mahai Politikoak, Udaleko bi alderdi politikoen ordezkariek osatutakoak, proposamen bakoitza aztertu du, aurrez adostutako baldintzak betetzen dituzten ala ez zehazteko.

Lehen baheketa horren ondoren, 230 proposamenetatik 158 banakako proposamenek lortu dute lehenespen-fasera aurrera egitea. Eta gainerako 73ak baztertu egin dira baldintza bat edo batzuk ez betetzeagatik.