Uda kanpaina 2025

Card image cap
  • 1 txanda: ekainaren 23tik uztailaren 4ra.
    2. txanda: uztailaren 7tik 18ra.
    Txanda bakarra: ekainaren 23tik uztailaren 18ra

    Kontsultak/ zalantzak/ datu zuzenketak: Zubikoa kiroldegia 943716375 rlasagabaster@onati.eus

  • 943716375
  • rlasagabaster@onati.eus
  • GARRANTZITSUA.- Datu pertsonalen artean harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa agertu behar dira.

    zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean zure helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia eguneratzeko: sartu ezkerreko menuan "nire datuak", "Datu pertsonalak". Zuen seme-alaba inskribatzeko ezkerreko menuan sartu familia-unitatean eta sakatu "aldatu" izena eman nahi duzun seme-alaba aukeratzeko.

Kirol ekintzak

IZEN-EMATEA ETA ZOZKETA

Udako Kanpainarako izen-ematea bi modutara egin daiteke: zubikoakiroldegia.oñati.eus atarian eta kiroldegiko harreran (9:00-13:30/15:00-19:00).

  • Izena emateko epea: Martxoaren 17tik 28ra.
  • Zozketen emaitzak: Apirilaren 2an (posta elektroniko bidez bidaliko da).
  • Bajak: Apirilaren 11tik 16ra bitartean. Libre geratzen diren plazak betetzeko, itxaron-zerrendan daudenei deituko zaie eta alta berriak egin ahal izango dira.

ADI:
Txanda bakoitzean gehienez 3 jardueratan eman daiteke izena, eta jarduera bakoitzean gehienez 3 ordutegietan. Plazak banatzeko, jarduera bakoitzeko zozketa egingo da txanda bakoitzean, jarduera bakoitzerako gutxieneko eta gehieneko kopuruaren arabera.
Izen-ematea web bidez eginez gero, sistemak ez du mugatzen nahi adina jardueratan inskribatu ahal izatea. Baina izena hiru jarduera baino gehiagotan emanez gero, soilik zerrendako lehen 3 jarduerak hartuko dira kontuan zozketarako.

Web bidez izena emateko ezinbestekoa da:

  • zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean erregistratuta egotea, abonatu gisa edo ez-abonatu gisa. Bi kasuetan, udako kanpainako informazioa eskuratzeko gako batzuk lortzen dira.

  • Adin bakoitzerako dagoen eskaintzara bakarrik sartu ahalko zara. Beraz, garrantzitsua da inskribatu beharreko haurren jaioteguna behar bezala sartuta edukitzea kiroldegiko datu-basean. (Aldaketak Zubikoako kiroldegian).

_________________________

- JARDUEREN ESKAINTZA

- Informazio osagarria