Txipistin

Card image cap
Jatorri anitzeko oñatiarren programa

Txipistin zerbitzuaren helburua honakoa da:

6-16 adin tarteko  jatorri anitzeko haur eta nerabe oñatiarrei honako eskubideak bermatzen laguntzea:

  • Inklusiorako eskubidea: Euskararen erabilera Oñatin haur eta gazteen artean %90etik gorakoa da. Euskara menperatzen ez duten haur eta gazteak nekez sentituko dira integratuta bere berdinen artean.
  • Etorkizun duin baterako eskubidea: DBHko graduatu titulua lortzen laguntzea, gutxieneko ikasketa batzuk izatea ezinbestekoa da eta etorkizun duina bermatzeko.
  • Gizarte kohesioa: Oñati gizarte kohesionatua izateko ezinbestekoa da Jatorri anitzeko oñatiarrak gainontzeko herritarrekin harremantzeko eta kuadrilla taldeetan euren burua lasai eta gustura sentitzeko eskubidea.