Txipistin
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udala/zerbitzuak/txipistin/@@images/c90bfbdc-4cc7-480c-9e00-b2b1dd140ef9.jpeg)
Jatorri anitzeko oñatiarren programa
Txipistin zerbitzuaren helburua honakoa da:
6-16 adin tarteko jatorri anitzeko haur eta nerabe oñatiarrei honako eskubideak bermatzen laguntzea:
- Inklusiorako eskubidea: Euskararen erabilera Oñatin haur eta gazteen artean %90etik gorakoa da. Euskara menperatzen ez duten haur eta gazteak nekez sentituko dira integratuta bere berdinen artean.
- Etorkizun duin baterako eskubidea: DBHko graduatu titulua lortzen laguntzea, gutxieneko ikasketa batzuk izatea ezinbestekoa da eta etorkizun duina bermatzeko.
- Gizarte kohesioa: Oñati gizarte kohesionatua izateko ezinbestekoa da Jatorri anitzeko oñatiarrak gainontzeko herritarrekin harremantzeko eta kuadrilla taldeetan euren burua lasai eta gustura sentitzeko eskubidea.