Poz
-
Astelehenak, osasun zentroan: 15:00-17:00.
Asteazkenak, gizarte zerbitzuetako bulegoetan (Bidebarrieta kalea, 12): 15:00-19:00.
Ostegunak, Txipistin zerbitzuaren bulegoetan (San Juan kalea, 5): 09:00-12:00.
2024ko egutegia
- 667009359
- poz.oinati@athlon.es
Oñatiko biztanle ororentzat DOAKOA den zerbitzua, bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokituz bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzeko.
Jarduerafisikoa modu erregularrean egiteak onura ugari eragiten dizkio osasunari eta hainbat gaixotasuni aurre egiteko eraginkorra dela frogatu da, hala nola, hipertentsioa, diabetesa, asma, hiperkolesterolemia, edo depresioa beste batzuen artean.
Jarduera fisikoak, elikadurak, atsedenak eta emozioek zure ONGIZATEA hobetu dezakete.
Kontaktua: Pello Uriarte
Nola funtzionatzen du?
Pellok, Jarduera Fisikoan eta Kirolean adituak, hitzordu bat proposatuko dizu zu ezagutzeko eta zure kezken berri izateko. Bizimodu aktiborantz laguntzea du helburu. Zurekin eguneroko bizitzan gehien komeni zaizkizun ariketa fisikoko ohiturak bilatuko dituzue.
Elkarrekin, indarra, oreka, erresistentzia, koordinazioa eta malgutasuna landuko dituzue modu dibertigarrian, batzuetan zuk eta berak eta beste batzuetan talde txikitan.
Oso garrantzitsua da gure lorpenak gizarteratzea eta partekatzea.
Finantzatutako proiektua