Maratz

Card image cap
Erronka barrixetan bidelagun

Zer da Maratz?

XIX. eta XX. gizaldietako Bizkaiko eta Gipuzkuako idazlien lanetan jasota daguena, eta gaur egunian be Oñatin ebalten jarraiketan dogun berbia da.

Baiña zer esan gura dau?

Pertsona langillia, lanian fiña dana… Horri egitten xao erreferentzia. Ikusten dozuenez, eztako edozein modutako esanguria.

Horrexegatik beragatik aukeratu dau Udalak Maratz berbia, adjetibua edo adberbixua izan leikiena, Oñatiko gaztiai zuzendutako lan-orientaziño zerbitzuarendako. Gazteria sailletik pultzatutako ekinbidia da eta Gaztelekuan eskiñiko da, batez be, herriko gaztien laneraketia samurketako bittartekuak ifintteko asmuarekin.

Zer eskiñiko dau?

  • Gaztiak lana billaketako aholkularitza eta orientaziñua.

  • Beken inguruko, lan-ikastaruen gaiñeko eta lanarekin lotutako dirulaguntzen informaziñua.

  • Oñatiko eta eskualdeko enplegu-baliabidiak ezaguketia.

  • Enpresa barrixak sortzeko bittartekuen barri izatia.

  • Gaztiai zuzendutako laguntza eta baliabidiak eskuraketako informaziñua (Hazilan, Lehen Aukera programa, Gazte Bermea ekimena…).