Hondakinen kudeaketa
-
Kuboak ordezkatzeko zerbitzua: astelehenetik ostiralera, 7:30-21:30.
- Zubikoa kiroldegia
-
Debagoienako mankomunitatea
-
Kuboak ordezkatzeko zerbitzua
Zerbitzu honetan hondakinak ateratzeko kuboak (papera eta errefusa) eskuratu ahal izango dira. Hondatutako kuboak aldatu daitezke edota kubo berriak eskatu. Zubikoa kiroldegian, astelehenetik ostiralera, 7:30-21:30.
Ez da txandarik eskatu behar eta kuboak garbi bueltatu behar dira (EZ DIRA KUBO ZIKINAK HARTUKO).
Auzo-konposta jende talde baten hondakin organiko biodegradagarriak kudeatzean datza (bizilagun talde bat, auzotarrak etab.).
Onurak:
● Herritarren ingurumen-kontzientzia areagotzen du.
● Komunitate-sentimendua indartzen du biztanlerian.
● Gaika bildutako gainerako frakzioen kudeaketa hobetzen dugu, kopuruari eta kalitateari dagokienez, zabor gutxiago sortuz.
Izena emateko:
1.- Auzo-konpostajean izena emateko, ondorengo inprimakia deskargatu eta bete: Eskaera orria
2.- Ondoren, Udalean sarrera eman behar zaio, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztuz, edo egoitza elektronikotik ondorengo esteka jarraituz: egoitza elektronikotik sarrera ematea
Gogoratu, auzo-konpostajean parte hartzeagatik hondakinen zergan %25-eko hobaria eska dezakezula*. Horretarako, izen-emate orri berean hobari eskaera egin eta hondakinen gaineko zergaren azken ordainagiria atxiki behar duzu.
*Hobariaren jasotzaileek ezingo dute hondakin organikoen edukiontzia atez-ateko sistemarekin atera.