HAZ - Herritarren Arreta Zerbitzua
-
Astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era. Aurrez txanda hartu daiteke
Ordutegi bereziak Gabonetan, Aste Santuan, udan eta zubi-egunetan.
2024ko egutegia
- 010 (Oñatitik deituz gero) / 943 78 04 11
- haz@onati.eus
- Foruen Enparantza, 1
-
Bakarrik WhatsApp-erako: 688743000
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua udal zerbitzu bat da, zerbitzu publikorako berariazko bokazioa duena, herritarrak artatzeko egungo teknikak txertatzen dituena eta herritarrenganako arreta ardatz hartzen duena, eta halaber, herritarrek Udalari egiten dizkioten eskaera gehienei irtenbidea emateko beharrezkoak diren bitartekoak dituena.
Zerbitzu nagusiak
- Udal erroldan altak, aldaketak…
- Udal errolda agiriak
- Udalari zein beste erakunde batzuei zuzendutako eskaerak formalizatu
- Lan baimenak
- Kexak edo iradokizunak egin, aberia eta gertakarien abisuak bidali.
- Erreziboak ordaindu, kontsultatu, helbideratu...
- B@kq ziurtagiria tramitatu
Bulego elektronikoa
Urteko egun guztietan zabalik dagoen bulegoa da. Herritarren arreta zerbitzuko sarreran kokatzen da eta erabilgarri dago 7:30/20:30 ordu tartean.
EIS/SIR
Herri-administrazioen artean erregistro-idazpen elektronikoak trukatzeko oinarrizko azpiegitura da. Interkonexio horren bidez, Oñatiko Udaleko herritarren arretarako bulegoan beste edozein administraziora bialdu beharreko dokumentuak erregistra daitezke eta berehala jasoko dira bertan, betiere administrazio horiek EISan integratuta badaude.
Ezinbestekoa da erabiltzaileak jakitea zein erakunde eta saili zuzendu behar den dokumentazioa.
B@KQ
Euskal administrazioetako zerbitzuetan zure burua identifikatu ahal izango duzu eta modu elektronikoan sinatu, zure ordenagailuan edo gailu mugikorrean ezer instalatu beharrik gabe.