Ikastaroak
Euskalduntzeko eta alfabetatzeko klaseak ematen dira, besteak beste, ondorengo titulu hauek lortzeko:
- HABEren A1, A2, B1, B2, C1 (EGAren parekoa) eta C2 edo 4. maila.
48/2009 dekretuaren arabera, euskararen alorrean lan egiten duten erakunde ezberdinek emandako euskara-egiaztagiriak baliokideak dira.
Hauez gain, ikastaro bereziak ere ematen dira dendari, etorkin (aisa), lantegietako langile, eskoletako maisu-maistra zein etorkin gazteentzat ...
Eskolak emateko erak
Bi era ezberdin daude:
- Ohikoa edo aurrez aurrekoa
- Internetez, BOGA programaren bidez, lan pertsonala bakarka eta mintza-saioak egiteko elkarturik
Ikasleek euren formazioaren osagarri internet bidezko BOGA programa dute eskuragai euskaltegian bertan edo kanpoan lantzeko.