Audio artxiboa
-
25. urteurreneko azken saio berezia Zubikoa kiroldegitik
25. urteurreneko laugarren saio berezia udaletxetik
25. urteurreneko saio berezia Gaztelekutik
- Javier Bikuña hargiñarekin berbetan: Igeltsero moduan hasi zen lanean Javier Bikuña baina harriak asko erakartzen zuen eta hargintzari ekin zion Mikel Goiaingeruaren Parrokia zaharberritzeko lanak tarteko. Ofizioa lanean ikasi zuela esan digu baina aitajauna ere hargina zuela eta hari zor ei dio langintzan hastea.
- Kirrineko denda, BIZITZA OSOAN gurekin: Kontxi eta Tere Urtazarekin berba egin dugu. Biek, urteak daramatzate "Kirrineko" dendan. Egun mertzeria eta lentzeria lokal dena, garai batean harategia ere izan zela kontatu digute. Bietan aritu behar izaten zuten baina txandaka, harategiko lana ez baitzitzien gehiegi gustatzen.
- Etxerik etxe ibiltzen ziren joskinen lana Murguzurko Juanaren hitzetan. 1994ko uztailaren 11an grabatutako elkarrizketa honetan, Murguzurko Juanak joskin lanetan 60 urte egin zituela kontatu zigun. Joskinak eta modistak ez dira gauza bera. Joskinak, etxerik etxe ibiltzen ziren izarak eta bestelakoak konpontzen edo ezkongaien arrioa prestatzen.
- Ikazkinen lanbidea, Andres Urzelairen eskutik. 1994ko uztailean egindako elkarrizketa honetan Urzelaik, egur ikatza nola egiten zen azaldu zigun.
- Alpargata-egilearen lana Angeles Olaldek azalduta. 1994ko uztailean grabatutako elkarrizketa honetan, alpargatak eskuz nola egin eta josten ziren azaldu zigun Angelesek. Hainbat abesti eta kontakizun ere eskaini zizkigun.
- Karretero lanak Joxe "Askonitzak" azalduta. 1994ko ekaina amaieran egindako elkarrizketa honek LANBIDE ZAHARRAK sorta ireki zuen. Galtzear zegoen belaunaldi batek bere ogibideez berba egin zigun.
- Jerardo Elortzaren argibideak gebaratarrei buruz (Oñatiko konteak). 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea.
- Jerardo Elortzaren argibideak Errodrigotxo Baltzategiko eta Juana Arriarani buruz.