Partaidetza eta garapen komunitarioa
Bulegoak
Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010
E-posta: partaidetza@onati.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara.
Helburuak
Helburu bikoitza du udaleko partaidetza eta garapen komunitarioko arloak:
- Batetik, politika publikoen eraikuntzan eta hauen garapenean herritarrek parte hartzeko eta esku hartzeko duten eskubidea ahalbidetzea. Beti ere, eragiteko ahalmenean, deliberazioan, koproduzioan eta erabakimenean arreta jarrita.
- Bestetik, partaidetza eta ekintza komunitarioa bultzatu eta erraztea, hiru ardatzen bidez: gizarte-ehuna eta herritarren ekimena modu autonomoan indartuta, Udalaren zerbitzuen eta baliabideen dimentsio komunitario zabalduta eta sakonduta, eta lankidetza publiko-soziala sustatuta.
Horretarako, unean uneko testuingurura eta aukeretara egokitutako modu, kanal, gune, momentu eta prozesuak definitu, diseinatu eta gauzatzea dagokio alor honi, hurbiltasunean, elkarrekikotasunean, elkar-eragitean, lankidetzan, berdintasunean eta aniztasunean oinarrituta. Baita ere parte hartzea eragozten edo zailtzen dituzten oztopoak desagerrarazteko estrategia eta neurriak txertatzea ere.
Proiektuak
Diru laguntzak