Larrañako pilotalekua

Larrañako pilotalekuaren erabileraren ordenantza-arautzailea

 

SanLorentzo-pilotalekua

Eusko Jaurlaritza da Larrañako pilotalekuaren jabea. Pilotalekuaren erabilera, Larraña Institutuak (pilotalekuaren kokalekua) eta Oñatiko herritarrek partekatzen dute, horretarako lankidetza hitzarmena bi aldeek sinatu dutelarik Larraña Institutuak eta Oñatiko Udalak. Pilotalekuaren helburua da kirolaren sustapena Oñatiko udalerrian.

Instalazioaren ezaugarriak

681 m².neurriko eraikina, estalitako pilotaleku bat, hiru aldagela eta biltegi bat ditu instalazioak.

Honako erabiltzaile hauek bereizten dira

  • Pertsona fisikoak (14 urtetik gorakoak).
  • Kirol elkarteak.
  • Eskola Kirola.
  • Beste kirol talde batzuk.

Pertsona fisikoak, eta berezko kirol praktika ez antolatuak du lehentasuna instalazioa erabiltzeko lehentasuna.

Kirol instalazioaren erabilera

Instalazioaren erabilpen egunean erreserbaren titularrak eskatuko du atearen giltza edo txartela Kiroldegiko sarreran.
Erabilera bukatu eta txorrotak itxita, argiak itzalita eta instalazioaren barrualdean inor geratu ez dela konprobatu ondoren, atea itxi egingo du eta giltza Kiroldegiko sarreran entregatuko du.

Erabilera egutegia eta ordutegia

Kirol instalazioaren egunaren eta orduaren erreserba ondorengo egutegi eta ordutegiari lotuta egin beharko da.

  • Irailak 1etik abenduak 20ra: 17:00etatik 21:00etara
  • Abenduaren 21etatik martxoaren 21era: 17:00etatik 19:00etara
  • Martxoaren 22tik ekainaren 30ra: 17:00etatik 21:00etara
  • Urte osoan zehar asteburuak: 09:00etatik 21:00etara
  • Urte osoan zehar jai egunak: 09:00etatik 21:00etara
  • Eskola oporrak (gabonak eta aste sabtuak): 09:00etatik 21:00etara
  • Uztaila – abuztua: 09:00etatik 21:00etara