Futbolzelaiaren asteburuetako erabilera

Oñatiko Udala eta Larraña zentruko zuzendaritzaren adostasunez, espazio publikoen erabilpena optimizatzeko elkarlanaren haritik, beste urrats bat ematea erabaki da. Asteburu eta jai egunetan Larrañako futbol zelaiak ateak zabalduko ditu herritarren erabilpenerako.

Beste ekipamenduetan egin bezala, udaltzaingoak ireki eta itxiko ditu ateak honoko ordutegietan:

 

LARUNBATA: Goizeko 9:00etan ireki - 20:00etan itxi.

IGANDE ETA JAIEGUNAK: Goizeko 9:00etan ireki – 20:00etan itxi.

 

- Instalazioa edonork erabili dezake, baldin eta aurrez erreserbaturik ez badago. Erreserba egin duten erabiltzaileek lehentasuna izango dute. Erreserba kiroldegian egin beharko da, eta erreserba instalazioa erreserbatu den egun eta ordutegian erabiltzeko  bakarrik balioko du. Erreserbarik ez dagoenean, instalazioan nahi beste denbora jolas daiteke, betiere inor zain ez badago, kasu horretan 90minutuz erabili ahal izango da gehienez.