Auzoko

Euskarara hurbildu nahi dutenei harrera egiteko ekimena

AUZOKO EGITASMOAREN IREKIERA

Auzoko egitasmoak HAMAHIRUGARREN ikasturteari hasiera emango dio datorren urrian Oñatin. Aurkezpen ekitaldia urriaren 16an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Eltziako hirugarren solairuan.

ZER DA?

Auzoko Oñatiko herritarren topalekua da. Herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da Auzokon, eta pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede. Hortaz, euskarara eta euskararen mundura harrera egiteko eta herriko elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko ernamuina da Auzoko egitasmoa.

 

Auzoko-irudia.jpg

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

Auzokon herritar orok hartu dezake parte. Parte hartzaileak bi perfilen arabera banatzen dira: euskaratik urrun bizi direnak eta euskaratik gertu bizi direnak. Biek ahal biek jokatzen dute oso rol aktiboa eguneroko saioetan: euskaratik gertu bizi diren herritarrak euskararen mundua gerturatzen die gainontzekoei, eta euskaratik urrun bizi direnek, aldiz, beraien hizkuntza aniztasunaz gozatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen die gainontzekoei.

FUNTZIONAMENDUA

Astean behin elkartuko da auzokoko taldea. Asteroko saioez gain, herritarren arteko eta eragileen arteko harreman sareak sendotzeko, bi hilabetez behin, ekintza osagarria antolatuko da.
ELTZIA eraikina. 3. Solairua.Udalaren lokalak. Larraña auzoa 16.

NOLA IZENA EMAN DEZAKET?

Parte hartzea guztiz doakoa da guztientzat, eta hainbat modutara eman daiteke izena: telefonoz (Oneka Anduaga: 688 65 12 05), helbide elektronikora idatzita (onatikoauzoko@gmail.com), Instrgrameko kontura mezua bidalita (@auzokoonati), edo urriaren 16ko aurkezpen ekitaldira gerturatuta.

Izena emateko, edo edozein zalantza argitzeko ere bide hauetatik egin dezakezue