Gizarte zerbitzuak

Bulegoak

Lekua: Oñatiko Udala, Bidebarrieta kalea, 12. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 03 77 00
Faxa: 943 03 77 06
E-posta: ongizatea@onati.eus

Ordutegia: 
Astelehen, astearte, osteguna eta ostirala: zerbitzua zabalik izango da goizeko 9:00etatik -14:00etara.
Gizarte langileekin arreta zuzena izateko hitz-ordua izan behar dute herritarrek

 

Helburuak

  • Oñatiko herritarren bizi-kalitatea hobetzea du helburu orokorra
    • Gizarte Zerbitzuen helburu nagusiak dira, pertsonen autonomia sustatu eta mendekotasuna, babesgabezia, bazterketa eta larrialdi egoerek, pertsonei eta familiei eragiten dizkieten beharrei aurre hartu eta erantzutea.
  • Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak lortzeko ateak dira ( udalekoak, Aldundikoak…).
  • Zerbitzuak eta prestazioak gestionatu eta tramitatzeaz gain, udaleko gizarte langileek arreta pertsonalizatua eskaintzen dute, kasu bakoitzaren jarraipena eginez, aholkularitza eskainiz eta herritarren bidelagun izaten.
  • Lankidetzan jarduten dute une oro Osasun sarearekin eta Hezkuntza arloko eragileekin

Adin tartea eta erabiltzailearen profila:

  • Herritar guztiei zuzendutako zerbitzua da, betiere, hainbat tramite egin ahal izateko adinez nagusi izan behar da.