Oñatiko Emakumion Etxia
Prozesu parte-hartzailearen ondorio nagusiak
Irekia, anitza, partekatua, feminista, errespetuzkoa, emankorra, bizia, geurea.
Oñatiko Emakumion Etxia, zer eta zertarako?
Emakumeen ahalduntze prozesuak bideratzeko, indarkeria matxistaren prebentzio, arreta eta erreparazio prozesuak garatzeko eta emakumeen saretze eta antolaketarako espazioak dira emakumeen etxeak.
- Batzeko, elkartzeko, partekatzeko, elkarren artean babesteko.
- Ahalduntzeko.
- Antolatzeko.
- Eragiteko.
Bakoitza behar batetik etor daiteke emakumeen etxera; era askotara eman diezaieke erantzuna emakumeen etxeak behar horiei.
Parte-hartze prozesua
Guztion artean adostutako EMAKUMEEN ETXEA martxan jartzea helburu duen parte hartze prozesua abiatu zuen Udalak 2022an.
Parte hartze prozesuaren gaineko informazio gehiago
Egitasmoaren oinarri adostua
Oinarri Teorikoen dokumentua
Ondorioen aurkezpena
Oñatiko Emakumion Etxiaren parte hartze prozesuaren emaitza: oinarri teoriko bateratua, xedea, ikusmira, balioak, jarduna, kudeaketa eredua eta antolaketa moldeak.