Sarrera

Azken urteetan, Oñatin, nabarmen hedatu dira gazteek erabiltzen dituzten lokalak.

Egoera honetaz jabetuta, OÑATIko Udalak gazte lokalen fenomenoaren inguruan hausnartu eta, elkarbizitza ikuspegi baten oinarrian, alde guztien arteko solasgunea antolatu nahi du. Iritzi eta behar desberdinak aintzat hartuz erabaiak hartzeko gonbitea da hau.

Bi norabide nagusitan planteatu nahi ditugu pertsona desberdinen arteko solasgune hau:

  • Herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko aukerak eta proposamenak aztertu nahi ditugu.
  • Gazteen lokaletako jarduera eroso eta seguru bat garatzeko baldintzak zehaztu nahi ditugu.