Euskararen Kriseilua egitasmoa

6 – 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ekimena ( LH1-LH2 eta LH3) urtarrilean hasi eta Aste Santura arte luzatu da. Apirilaren 4an Gaztelekuan antolaturiko jaialditxo batekin ospatu zen herriko 209 familiek euskararen erabilerarekin harturiko konpromezua.

Ipuin kontalari batek gidaturiko jaialditxoan, herriko familiekin batera ekoiztutako ikusentzunezko bat ikusteko aukera egon zen, fotomatoi eta luntx batekin batera. Gaztelekua lepo beteta egon zen, giro apartarekin. Hona hemen ikusentzunezkoa

Ordundik ikastetxe eta familietatik balorazio ugari jaso dira, ekimen interesgarria, originala eta beharrezkoa dela aipatu dutelarik.

Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmo hau Oñatiko Udaleko Hezkuntza Sailak, herriko hiru ikastetxeak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean antolaturiko egitasmoa izan da honako hau.


 2019/02/08: Aste honetan hasi dira herriko familiak Euskararen Kriseilua etxean hartzen

 

www.onati.kriseilua.eus