Zer da Bagabiltz?
Zer da Bagabiltz?
Bagabiltz-Eskolako Bidea proiektua 2015ean sortu genuen Udalaren Hezkuntza sailak eta Oñatiko ikastetxeek elkarlanean helburu honekin: Ikastetxerako joan etorrietan mugikortasun aktiboa, jasangarria eta segurua sustatzea. Baina hori baino gehiago da Bagabiltz, elkarlana, partaidetza, hausnarketa eta eraldaketa prozesu bat ere bada.
Zer ohitura eraldatu nahi ditu proiektuak?
Espazio publikoaren erabilera, herritik mugitzeko moduak -ez bakarrik haur eta nerabeak mugitzekoak-, eta Oñatiko haurren autonomia pertsonalaren mailak.
Hirigintza eta herriaren zein alderdi eraldatu nahi ditu?
Hirigintza eta herriaren zein alderdi eraldatu nahi ditu?
Espazioaren banaketa desorekatua, pertsonek espazio publikoaren antolamenduan duten zeregina, bide-segurtasuna eta herria haur eta nerabeentzat egokitzea -batez ere mugikortasunari dagokionez- autoarekiko mendekotasunari aurre egitea, eta hiri-inguruneak ikaskuntzarako hain funtsezkoak diren jolas askerako eta sozializaziorako agertoki gisa indartzea.
Nori dago zuzenduta?
Herriko ikastetxe eta institutuetan oinarritutako proiektua den arren, Bagabiltzek Hezkuntza Komunitate osoa inplikatu nahi du: Ikasleak, irakasleak, gurasoak, elkarteak eta Udala. Udalari dagokionez, hainbat sailek parte hartzen dute proiektuan: Hezkuntza, Udaltzaingoa, Zerbitzuak, etab.
Baina proiektuak hausnarketa bat izan nahi du, ikastetxeetatik eta hezkuntza-komunitateetatik haratago joango dena eta hausnarketa zabalago batean eragingo duena, auzoan edo hiri osoan. Beraz, biztanleria osoari zuzenduta dagoela esan daiteke.