Nolakoa da haur eta nerabeen mugikortasuna?
Oñatiko eskola-mugikortasuna gero eta aktiboagoa da, jasangarriagoa, autonomoagoa eta autoarekiko mendekotasuna gutxitu egin da. Hori erakusten dute 20-21 ikasturtean egindako neurketen emaitzek. Bagabiltz Eskolako Bidea Udaleko hezkuntza sailak eta ikastetxeek elkarlanean sustatutako egitasmoaren baitan, haurren mugitzeko ohituren bigarren neurketa egin da, 2016an egin zen lehena.
Gaur egun, Lehen Hezkuntzako ikasleen %67,7 modu aktiboan mugitzen da eskolara, eta %60 bere kasa edo lagunekin.
Informazio gehiago txostenean aurkituko duzu:
Bigarren Hezkuntzan joera berari eusten zaio. Ikasleak oso aktiboak dira joan-etorrietan eta gehiago erabiltzen dituzte garraiobide jasangarriak (% 90,2).
Informazio gehiago txostenean aurkituko duzu: