Helburuak
-
Hirian haurren autonomia sustatzea, autonomia gutxiago duten kolektiboentzat ere (adinekoak, adibidez) mesedegarriak diren eraldaketak bultzatuz.
-
Haurrak aktiboagoak izatea, ez hain sedentarioak, eta ohitura osasuntsuagoak izan ditzatela, kutsadura gutxiagoko ingurunean.
-
Eguneroko joan-etorrietan mugikortasun jasangarria, segurua eta emisio kutsagarririk gabea sustatzea. Autoaren erabileratik beste mugitzeko modu batzuetara aldatzea; oinez, patinetez, bizikletan edo garraio kolektiboan egitea eguneroko joan-etorriak.
-
Oñati eta bere hirigintza haurren eta nerabeen ikuspegitik birpentsatzea, bai eguneroko mugikortasunari edo osasunari dagokionez, bai jolasari eta ikaskuntza aktiboari dagokionez.