Sentsibilizazio kanpainak, eskolatik herrira
Bagabiltz bideoa
Urtea: 2017
Deskribapena: Bagabiltz-Eskolako Bidea proiektua ezagutarazteko egitasmoan parte hartzen duten eragileek (haur, guraso, irakasle, eta Udaleko arduradun eta teknikariek) proiektuko helburuak eta balioak azaltzen dituzte bideo honetan.
Helburua: Egitasmoa ezagutaraztea eta pertsona helduek ere beraien joan-etorrien inguruan hausnarketa egitea bultzatzea.
Metrominutua
Urtea: 2017
Deskribapena: Oñati oinez, den-dena eskura izeneko mapan, herriko interes-guneen arteko distantzia eta batetik bestera ibiliz joateko behar den denbora daude adierazita. Metrominutu formatuan, Mapa honen bidez, herritar guztiak Oñatin oinez ibiltzera animatu nahi ditugu, horrela gure osasuna, bizitza kalitatea eta herria bera hobetzen ditugulako. Oñatiko Lehen Hezkuntzako ikasleekin partaidetzan osatutako mapa da.
Helburua: Oñatiko pertsona helduei eguneroko joan-etorriak oinez egitera animatzea. Izan ere, Oñatin oinez, den-dena eskura dago.
Sentsibilizazio esku-orriak
Deskribapena: Bagabiltz- Eskolako Bidea proiektuan ikasitakoak, landutakoak eta bultzatu nahi diren ideiak familiei eta orohar herritarrei zabaltzeko hainbat esku-orri argitaratu dira.
Helburua: Eskolan mugikortasun aktibo osasuntsu eta jasangarriari buruz egiten diren hausnarketak herrira zabaltzea.
Mugikortasun aktiboa, 2015
Oñatin oinez den-dena eskura, 2017
Eskolen ingurua eraldatuz, 2020
Mugikortasun Segururako Hezkuntza
Urtea: 2023
Europako Mugikortasun Astearen baitan, Oñatiko Udaltzaingoak 2014 urtetik lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan garatzen duen Mugikortasun Segururako Hezkuntza proiektuari buruzko honako dibulgazio-bideoa kaleratu dugu.
Oñatiko haurren segurtasuna sustatzea, arauak eta arriskuak ezagutu eta erabakiak hartzeko gaitasunak lantzea da proiektuaren helburua. Haurrek autonomia-maila handiagoa izatea laguntzen dugu horrela, eta modu seguruagoan mugitu ahal izatea, oinez, patinetez edo bizikleta erabiliz.
Mugikortasun inklusiborako oinezkoen pasabideetako piktogramak
Nahasmendu autistaren sindromea duten pertsonek, bereziki haurrek, zailtasunak dituzte seinale edo mezu jakin batzuk ulertzeko. Bide-segurtasuna hobetzeko eta oinezkoen mugikortasun inklusiboa lortzeko, piktogramen sekuentzia bat markatu da Oñatiko oinezkoentzako 24 pasagunetan, modu seguruagoan mugitzen lagun diezaieketenak. Jarduera hau herriko ikastetxeekin eta TEAVIAL elkartearekin elkarlanean burutu da.