Mugikortasun-neurketa eta azterketak

Eskola-inguruneen azterketa

Urtea: 2015

Deskribapena: Mugikortasun-ohituren diagnostikoaz gain, Oñatiko kaleen azterketa burutu zen eta haurren, gurasoen eta teknikarien analisiak bildu ziren, bide-segurtasun eta irisgarritasun aspektuak aztertu ziren batez ere.

Helburua:  Espazio publikoaren analisia egitea, bide-segurtasun eta irisgarritasun arazoak antzemanez, arazo hauek haurren autonomia eta bide-segurtasuna baldintzatzen baitute sarritan. Hausnarketa komunitarioa egitea eskolako bidearen gaiaren inguruan.

12. Kale-azterketak 2015.jpg

 

Ikasleen mugikortasuna

Urtea: 2016, 2021

Deskribapena: Oñatiko ikasleen eskola-mugikortasunaren aldian-aldian burutzen da (2016 eta 2021 urtean egin da), bilakaera aztertu eta indargune eta ahulguneak identifikatzeko.

Helburua: Eskola-mugikortasunaren ezaugarriak neurtzea, jasangarritasun, aktibotasun eta autonomia mailen bilakaeraren ebaluazioa egiteko.

13. Eskola-mugikortasuna LH-BH 2021.jpg

 

Ikastetxeetako irakasle eta langileen lanerako mugikortasuna

Urtea: 2021

Deskribapena: Ekintza honen bidez ikastetxe bakoitzera lanera joaten diren pertsonen mugikortasuna nola garatzen den aztertu zen.

Helburua: Neurketa egitea, aurrera begira ikastetxeetan neurriak aplikatu nahi badira ere abiapuntu bezala balio dezan.

14. Irakasle eta langileak 2021.jpg

   

Nerabeak eta bizikleta

Urtea: 2022

Deskribapena: Oñatin bigarren hezkuntzako ikasleei egindako inkesta baten bidez, ikastetxera bizikletaz mugitzeko eguneroko pertzepzioak eta ohiturak aztertu dira. 520 pertsonak parte hartu dute genero ikuspegia duen azterlan honetan.

Helburua:Oñatiko bigarren hezkuntzako ikasleek bizikleta garraiobide gisa erabiltzean dituzten ohiturak eta balorazioak ezagutzea eta zailtasunei buruzko ezagutzan sakontzea. Erabileran egon daitekeen genero-arrakala aztertzea. Gazteek hirian garraiobide horren erabilera hobetzeko egiten dituzten proposamenak ezagutzea, eta sexuaren arabera lortzen diren balorazioen desberdintasunei eta aniztasunari buruz hausnartzea. Ikastetxeetan abian jarritako neurrien balorazioa ezagutzea.

Nerabeak eta bizikleta.jpg