Espazio publikoari buruzko hausnarketak eta eraldaketak

Argazki erakusketa eta lehiaketa

Urtea: 2016

Deskribapena: ‘Eskolako bidean, zer gustatzen zait eta zer ez’ izenburuarekin Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako argazki erakusketa eta lehiaketa antolatu ziren. Argazkietan gustoko txokoak eta ez hain gustoko jokaera eta arriskuak islatu ziren.

Helburua: Argazkien bidez Oñatiko haur eta gazteek eskola edo instituturako bidea nola ikusten duten islatzea. Erakusketara gerturatutako jendarteak ere argazkiak ikusita espazio publikoari buruz hausnartzea.

9. Argazki erakusketa 2016.jpg

 

Hirigintza taktikozko ekintzak

Urtea: 2018-2019

Deskribapena:  Eskola inguruan eraldaketa efimeroa burutu zen. Ikastetxe inguruko espazio publikoan dauden arazoak eta konponbide posibleak agerian jarri ziren, espazio publikoan autoek izan ohi duten protagonismoaren aurrean bestelako herrigunea aldarrikatzeko; trafiko gutxiagorekin, aire garbiagoarekin, ingurune osasuntsu eta seguruago bat.

Helburua: Espazio publikoaren erabilpenaz hausnartzea eta erabilpen honen alternatibak daudela ikusaraztea.

10. Hirigintza taktikoa.jpg

 

 Emozioen mapa

Urtea: 2021

Deskribapena: Lehen Hezkuntzako ikasleen partaidetzarekin eta eskolarako ibilbidea oinarritzat hartuta, Oñatiko kaleen balorazio bat egin da, pertzepzio eta emozio positiboak non bizitzen diren jakiteko; umeentzat zeintzuk diren kalitatezko espazioak, non sentitzen diren gustura eta zergatia aztertu da.

Helburua: Ikasleek espazioaren erabilerari buruzko gogoetan inplikatzea eta umeen ikuspuntutik kalitatezko espazioak zeintzuk diren kontuan hartu eta zaintzea.

11. Emozioen mapa 2021.jpg

 

Aparkalekuen doikuntza

Urtea: 2019-gaur egun

Deskribapena: Bizikleta eta patinete aparkalekuen doikuntza burutzen ari da Udala. Partaidetzazko aurrekontuetan ere bizikleta-aparkaleku estaliak ezartzeko eskaria egin zen eta herriko hainbat lekutan jarri dira aparkaleku mota hauek, ikastetxeetatik gertu gainera. Doikuntza hau egiteko urtean hainbatetan bizikleta eta patineteen kontaketa egiten da, eskariaren eboluzioa neurtuz.

Helburua: Modu garbi baten egiten diren desplazamenduak sustatzea: Oinez ibiltzeaz gain, bizikleta edo patinetea bezalako gailuak erabiltzen dituzten erabiltzaileentzat behar bezalako azpiegiturak eskaintzea.

Aparkalekuen doikuntza.jpg