Eskolako Bidea Jardunaldiak

Eskolako bidea jardunaldiak.jpg

2019ko martxoan, Bagabiltz-Eskolako Bidea proiektuak 5 urte betetzen zituela ospatzearekin batera, Eskolako Bideen inguruko jardunaldiak antolatu ziren “Elkarlanean herri hobe bat amesten” izenburuarekin.

Elkarlanean egindako bide honetan, proiektua aberasten jarraitzeko unea zela adostu zen. Horregatik, ordura arte egindako lanari balioa emateko eta beste hiri eta herrialdeetako esperientzia ere ezagutzeko antolatu ziren jardunaldiak.

Oñatin lanean ari den talde teknikoaz gain, inspirazio iturri bezala, ikasten jarraitzeko, 3 pertsona gonbidatu ziren jardunaldietara: hirigintza, herri eta hiri-ereduak, hezkuntza eta haurtzaroan adituak dira gonbidatu hauek eta beraien esperientziak partekatu zituzten.

 

 

Hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren, Oñatin egindako lana ezagutarazteaz gain Donostiako edo Bartzelonako probintzian eman diren esperientziak gertuagotik ezagutu eta ikaspenak ateratzeko aukera izan zen. Gainera, antropologia-ikuspegitik haurrek herri eta hirietan duten papera aztertu zen, eta etorkizunera begira, komunitate jasangarriagoak eraikitzeko eta pertsona guztien autonomia errazteko gaur egun eta aurrerantzean izango diren erronkei buruz ere hitz egin zen. Sintesi eran bideo bat osotu da.