Oñati Dana Zana
2017an garatutako proiektua
2018 urtean Oñatiko Hiri Antolamendurako Plan Oro-korra (HAPO) idazteari ekingo dio udalak, hain zuzen ere, herriko lurzoruei (hiri-lurrak nahiz landa-lurrak) emango zaien erabilera finkatzen eta arautzen duen dokumentua. Beste modu batera esanda, 20 edo 30 urte barru Oñati nolakoa izatea nahi dugun diseinatzeko prozesuari ekingo zaio.
Bistan da, beaz, HAPOaren idazketa prozesua estrategikoa izango dela hurrengo urteetan, hor hartuko diren erabakiek herriaren alderdi guztietan eta herritarren eguneroko bizitzan eragingo dutelako, ez bakarrik hirigintza mailan.
Horregatik, udalak ahalegin berezia egin nahi du herritarrek modu aktiboan parte har dezaten HAPOaren idazketan.
HAPOaren idazketa prozesua 2018an hasiko da, baina udalak girotze lana egin nahi du aurretik, herritarrak kontzientziatzeko hirigintza planen eta hauen idazketan parte hartzearen garrantziaz. Eta helburu horrekin antolatu du Oñati dana zana izeneko erakusketa, garai bateko Oñati nola aldatu den ikusteko. Erakusketa Kale Barrian jarriko da eta urriaren 21etik azaroaren 25era egongo da abalik. Larunbat goizetan, ibilaldi gidatuak ere egingo dira, Oñati zer izan zen eta egun zer den ikusi eta aztertzeko.
Aldaketa horien oinarrian garaian-garaiko hirigintza-planak daude. Horregatik, hurrengo urteetarako plana egiten hasiko garen honetan, uste dugu garrantzitsua dela udalerria nola garatu den ulertzea.