Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren salbuespena
Zer da eta zertarako?
Zerga honen salbuespena lortzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Oñatin erroldatuta egon behar da.
- Automobilak 14 zaldi fiskal baino gutxiago eduki behar ditu, elbarriaren izenean matrikulatuta egon behar da eta berak eta ez beste inork erabiltzeko autoa izan behar da.
- Salbuespenean sartzeko, persona elbarritutzat hartzeko honako baldintzak bete behar ditu:
a) Elbarritasun maila %65-ekoa edo handiagoa duten pertsonak.
b) Elbarritasun maila %33a eta %65-aren tartean duten pertsonak; garraio publikoak erabiltzea galerazten duten mugikortasun zailtasunak neurtzen duten baremoetan A,B edo C letretan sartuta egon behar dira edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu beher dituzte.
Elbarritasun maila beteta ere, interesatuaren autoak 14 zaldi fiskal baino gehiago baditu ez da zergaren salbuespenean sartuko.
Azken baldintza honi buruzko informazio gehiago 2009ko abenduaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean topatu daiteke (244 zenbakia).
Aurkeztu beharreko agiriak
Erabili beharreko inprimakia
Eskabidea non aurkeztu behar da
Herritarren Arreta Zerbitzuan, Foruen Enparantza 1.
Besterik
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga indarrean dagoen uztailaren 5eko 14/1989 Lege Arautzailearen 1.e) ataleko 2. artikuluan agertzen da.