Hiri ondasunen gaineko zergan hobaria familia ugarien titularrentzat

Zer da eta zertarako?

Oñatiko Udalak onartutako 2021eko Ordenantza Fiskalak (GAO 245 zenb) aldatu egin ditu familia ugarien hobarien baldintzak eta zenbatekoak.

Aldaketa horrek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagirian eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikatzen den hobariari eragingo dio.

2021etik aurrera, hobari-eskaera urtero egin beharko da, eta hobariak diru-sarrera gordinen mugaren arabera aplikatuko dira.

Hobari-ehunekoak diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren arabera kalkulatuko dira:

 
DIRU SARRERA GORDINAK      
  0 € tik 12.000 €ra 12.000,01 €tik – 24.000 €ra 24.000,01 €tik 50.000 €ra
50.000,01 €tik – 90.000 €ra 90.000,01 €tik gora
3 seme-alaba % 90 % 90 % 50 % 20 % 0
4 seme-alaba % 90 % 90 % 70 % 40 % 0
5 seme-alaba edo gehiago % 90 % 90 % 90 % 60 % 0

Aitaren/amaren/tutorearen egoeragatik familia ugariatzat hartzen diren unitate familiarrak taularen bigarrengo lerrokadan sartuko lirateke.

Familian seme-alabetako batek elbarritasunen bat edo lan egiteko ezintasunen bat aitorturik izanez gero, familia unitateko seme-alaba kopurua egokitu egingo da eta kide hori bi kide bezala kontatuko da.

Diru-sarrera gordinen maila aurreko ekitaldian aurkeztutako PFEZaren aitorpenaren arabera zehaztuko da, familia-unitateko kide guztiak kontuan hartuta. PFEZaren aitorpena aurkeztu behar ez bada, dagokion ziurtagiria aurkeztuko da.

Gogoan izan behar da urtero hobari-eskaera egin behar dela, familia-unitatearen diru-sarrerak justifikatuz aurrez adierazitako dokumentazioaren bidez.

Era berean, Udalaren esku dagoen familia ugariaren tituluak indarrean egon beharko du, ez da iraungitakoa onartuko. Kasu horretan, indarrean dagoen azkena aurkeztu beharko duzu.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erabili beharreko eskaera orria
  • PFEZaren azken aitorpena (PFEZaren aitorpena aurkeztu behar ez bada, dagokion ziurtagiria aurkeztuko da)
  • Familia ugariaren titulua

Oharra: Familia ugarien agiriaren tramitea Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago.

Eskabidea non aurkeztu behar da

Herritarren Arreta Zerbitzuan, Foruen Enparantza 1.

Alarma egoera dela eta txanda eskatu behar da:
- Oñatitik egindako deiak: 010 (doakoa)
- Oñatitik kanpo egindako deiak: 943780411