TAO txartela
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Araututako aparkalekuen ordenantzak arautzen duen guneko biztanle txartela lortzea, erabilera publikoa duten bide eta aparkalekuetan ibilgailuak aparkatzeko.
Oñatiko araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren ordenantza 2016ko irailaren 27ko Osoko Bilkuran onartu zen behin betikoz eta 2016ko urriaren 24an GAOn argitaratu zen. Ordenantzaren testua
Ondoren, 2017ko martxoaren 30eko Osoko bilkuran Ordenantzaren lehenengo aldaketa bat onartu zen, 2017ko apirilaren 5ean GAOn argitaratu zena eta ondoren bigarren aldaketa bat onartu zen, 2019ko otsailaren 19ko GAOn argitaratua.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA
HAZ bulegoan: Foruen enparantza 1.
ZERGA ETA/EDO TASEN ORDAINKETA
Zerga eta tasak Ordenantza fiskalaren arabera ordainduko dira.
IZAPIDEA
Oñatiko araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren ordenantzaren 13. artikuluaren arabera, aurreko urtean onartutako guneko biztanleen zerrenda argitaratuko da, eta 30 egun naturaleko alegazio-epea zabalduko da, aurreko urteko eskaera ezeztatzeko edo berri bat egiteko.
Ondoren dagokion urteko behin betiko zerrenda argitaratuko da.