Bekak

Udalak ematen dituen bekak

Berdintasunerako Sailak Emakumeen Memoria Historia berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den Selma Huxley Barkham ikerketa beka.

Helburua: Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko, ikerketa-beka bat ematea.
Ikerketa-esparrua: Oñatiko emakumeek herriari egindako ekarpen ekonomikoa, soziala, kulturala edo politikoa.
Iraupena: 18 hilabete

Iragarkia 2024ko maiatzaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman da (95 zenb.) 
BDNS: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/757737

  • 2024ko ekainaren 28ra arte aurkeztu daitezke proposamenak.

 

Oñatiko Udala Grant beka

Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Lege Soziologia institutuarekin 2016 urtean, herriari ekarpena egiten dioten ikerketa proiektuak nahiz doktorego lanak sustatzeko.