Zerbitzu Telematikoak
Oñatiko Udalak, eskaintzen dituen zerbitzuak gehitu eta hobetu nahian, "Udal Zerbitzu telematikoak" izeneko baliabidea jarri du herritarren eskura.
Zerbitzu honek, zenbait tramite eta kontsulta internet bitartez egiteko aukera ematen du, bulego ordutegien mugetatik aske eta etxetik edo lanlekutik mugitu beharrik ez izateak ematen duen erosotasunarekin.
Zerbitzu telematiko batzuk Gipuzkoako Udaletxeen zerbitzu digitalaren ataritik egin daitezke identifikazio-sistema bat erabiliaz (bakQ, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak edo NAN elektronikoak edota atarirako emandako pasahitza erabiliaz).
Hona zerbitzu zerrenda:
-
Biztanleen udal errolda. Erroldatze historiala edo Udaleko erroldan dituzun datuak kontsultatzeko. Erroldatze ziurtagiria eskatzea.
-
Dokumentuak egiaztatu, Zure izenean sortu diren eta digitalki sinatu diren dokumentuen benetakotasuna egiaztatu dezakezu (errolda paperak, ordaindutako ordainagirien egiaztagiria, etab.)
-
Erregistroa. Zerbitzu honekin Sarreren Erregistroan zure izenean alta eman dezakezu erregistro berri bat, Internet bidez Udalarekin harremanetan jartzeko balio duena. Udaleko sarrera eta irteera liburuan zure izenean dauden idazpenak kontsultatu ditzakezu baita ere.
-
EPE Lan eskaintzak. Enplegu publikoaren eskaintzara sarbidea. Martxan egon daitezkeen lan eskaintzatan izena eman dezakezu.
-
Isunak . Udalean zure izenean dauden isunak ikusi, bai ordainduak eta baita ordaintzeke daudenak ere.
-
Ordainagiriak. Oñatiko Udalean zure izenean dauden Tasa eta Zerga ordainagiri guztiak kontsulta ditzakezu, bai ordainduak eta baita ordaintzeke daudenak ere. Gainera, ordaintzeke dauden ordainagirien kasuan ordaintzeko prozedura abian jar dezakezu. Ordainagirien xehetasunera sarbidea duzu baita ere etxetik kontsulta ahal izateko.
-
Udalaren tasak eta zergak bilatu (ibilgailuak, ondasun higiezinen zergak, urak, zaborrak eta estolderia, etab.). Indarrean daudenak zein indarrean ez daudenak ikus ditzakezu. Hauei buruzko xehetasunak jakin daiteke.
Ordainketak online
Beste zerbitzu telematiko batzuk erabilita, badago zenbait tasa eta zerga ordaintzeko aukera. Ikusi nire ordainketa