online tramitatu daitezkeenak
Zerbitzu telematiko hauek Gipuzkoako Udaletxeen zerbitzu digitalaren ataritik egin daitezke identifikazio-sistema bat erabiliaz (bakQ, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak edo NAN elektronikoak edota atarirako emandako pasahitza erabiliaz).
Zer egin daiteke?
- Udaleko erroldan dituzun datuak kontsultatu dezakezu.
- Biztanlearen erroldako historiala kontsultatu dezakezu.
- Errolda ziurtagiria eskatu, Udaletako firma digitala duen eta PDF formatuan dagoen dokumentua lortuko duzu eta, beraz, baliotasun legala du.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Ordezkapen idatzia (hala badagokio). E002 inprimakia
- Bizikidetza ziurtagirirako eskaera. E060 inprimakia
- Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: nortasun agiria.
- Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: baimena ematen dion inprimakia, eredu normalizatuan, beraren Nortasun Agiria edo haren ordezko beste agiriren bat.
- Helbide berean bizi direnen ziurtagiriak eta erregistro-orriak egiteko, haien guztien oniritzia aurkeztu beharko da. Oniritzirik ez izanez gero, bakarrik zehaztuko da zenbat pertsona dauden inskribatuak.