Izapide ohikoenak
Atal honetan izapide ohikoenak egiteko beharko dituzun idatziak daude eskura, klik bakarrean aurkitzeko moduan.
Eskaera orokorra. Tramite zehatz bat egiteko inprimaki propiorik ez balego, normalizatutako eskabide orokorra erabiltzen da.
Ordezkapen idatzia. Beste pertsona bat baimentzeko idatzia, baimen emailearen izenean bertan zehaztutako udal izapidea egiteko erabiltzen dena.
Bizikidetza ziurtagirirako eskaera. Etxebizitzan erroldatuta dauden eta agirian azaldu nahi diren adin nagusikoen oniritzia jasotzeko orria da.
Norberaren bizilekuan baimena ematea beste bati. Etxeko jabearen baimena jasotzeko erabiltzen den inprimakia da.
Banketxe bidez helbideratzea. Udal zerga eta tasen ordainketak banku-kontu baten bidez ordaintzeko eskaera da.
Hobari eskaera. Zerga Ordenantzan onartuta dauden ordaindu beharreko zergetan hobaria eskatzean datza, betiere eskatutako baldintzak betetzen badira.
Obra eta/edo jarduerarako baimen eskaera. Obra baimen eskaerarekin erabiltzen den inprimakia da (barruko eraberritze txikietakoak ezik).
Jakinaren gainean jartzeko obra baimen eskaera. Barruko banaketa aldatu gabe, etxebizitza baten bizigarritasun baldintzak hobetzea; Sukaldeak, bainugelak, eta abar eraberritzea eskatzeko erabiltzen den inprimakia da.
Landa-bideen erabilera berezirako aldez aurreko jakinarazpena eta egur kargalekuetan egurra biltegiratzeko baimena. Auzobideen eta egurra kargatzeko leku publikoen erabilera, kontserbazioa eta zaintza arautzen duen ordenantzan jasotako izapidea.