Teilatuak konpontzea
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Eraikin baten teilatua konpontzeko obrak egiteko lizentzia lortzea, egiturarekin zerikusirik ez dutenean.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Lizentzia eskaera
- Aurrekontua
- Arriskuen ebaluazio espezifikoa:
Segurtasun eta Osasun Plan baten baliokidea da eta honako hauek barnean hartu behar ditu:
- Jardueren antolamendua
- Arriskuen identifikazioa
- Saihestu ezin diren arriskuen ebaluazioa
- Prebentzio jardueraren plangintza
- SEGURTASUN NEURRI KOLEKTIBOAK ZEHAZTEN DITUEN PLANUA, KOTAK JARRITA
ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA
Herritarren Arreta Zerbitzuan, Foruen Enparantza 1.
ZERGA ETA/EDO TASEN ORDAINKETA
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
- Dokumentuak egiteagatik tasa
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (kasua bada).
Zerga eta tasak Ordenantza fiskalaren arabera ordainduko dira.