Salbuetsitako jarduerak irekitzea

ZER DA ETA ZERTARAKO?

Martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren I, II eta III eranskinetan aipatzen diren jardueraren batean aritzeko baimena

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Jarduera baimena lortu ondoren eta ezarritako zuzenketa-neurriak jarri ondoren, zera eskatuko da:

  • Irekitze baimena, gutxienez, ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:
    - Lanen Zuzendariak sinaturiko ziurtagiria, instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eginak daudela eta zuzenketa-neurriak ezarri direla garbi utziz.
    - Ekonomi Jardueren gaineko altaren agiria (Gipuzkoako Foru Aldundian egin beharrekoa).
ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA

Herritarren Arreta Zerbitzuan, Foruen Enparantza 1.

ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA
  • Jarduera espediente bat tramitatzeagatik tasa
  • Establezimenduen irekitze-lizentziak emateagatik asa

Obra baimena eskatuz gero:

  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
  • Dokumentuak egiteagatik tasa
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (horrela bada).

Zerga eta tasak Ordenantza fiskalaren arabera ordainduko dira.

BESTERIK

Obrak eginez gero, deskribapen txostenarekin batera, aurrekontua aurkeztuko da eta obra-baimena, jarduera baimenaren menpe gelditzen da.