Eraikuntza berriak eta handitze lanak

 ZER DA ETA ZERTARAKO?

 Etxebizitza edo merkatal/industrial erabilerarako eraikin berriak, handitze edo eraberritze lanak egiteko lizentzia lortzea.

 AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
  • Lizentzia eskaera
  • Proiektu osoa, teknikari eskudunak idatzita eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoa.

Obrak amaituta ondorengoa eskatu behar da:

  • Lehen jabehartze baimena, gutxienez, ondorengo agiriak aurkeztuz:
    - Obra berriaren Eskriturak
    - Obraren amaierako ziurtagiria
    - Lanen likidazioa
    - Obraren amaierako planoak
    - Instalazioen ziurtagiriak (elektrizitatea, gasa, igogailua, etab.)
    - Argazkiak
    - Plano topografikoa Auto CAD euskarrian
    - Eraikuntza eta etxebizitzari buruzko estatistika (inprimakia eta estatistika betetzeko eskuliburua Eusko Jaurlaritzaren webgunean topatu daiteke: www.euskadi.net)
ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA

Herritarren Arreta Zerbitzuan, Foruen Enparantza 1.

 ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
  • Dokumentuak egiteagatik tasa
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (kasua bada)
  • Etxebizitzen lehen jabehartze baimenagatik tasa (kasua bada)
  • Lokal ez komertzial, komertzial edo industrialaren lehen jabehartze baimenagatik tasa (kasua bada)

 Zerga eta tasak Ordenantza fiskalaren arabera ordainduko dira.

BESTERIK

 Obra lekuan jarduera bat ireki nahi izanez gero, dagokion espedientea tramitatu beharko da aurretik.