Ostalaritza jardueretan arituko diren establezimenduak jartzea arautuko duen Udal Ordenantza
- Ekarpenak egiteko epea
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak
- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den
- Arauaren helburuak
- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
- Dokumentuak
Ekarpenak egiteko epea:
2018/07/20ra arte.
Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak
1993an lehen Udal Ordenantza onartu zenetik, 1996ean eta 2008an aldaketa ezberdinak egin zitzaizkion. Ordutik, jardueraren ezarpenean eta garapenean zuzeneko eragina duten hainbat sektore-arau onartu dira. Hauek dira, besteak beste:
• 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Ingurumena babestekoa.
• 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.
• Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak 2006ko apirilaren 4ko bilkuran onartutako udal-arau subsidiarioak (123. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2006ko ekainaren 29an).
• 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jarduerena.
• 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.
• 1513/2005 Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azarokoa, garatzen duena.
• 296/1997 Dekretua, abenduko 16koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen dituena.
• 2013ko maiatzaren 15eko Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalen ordutegien publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzko 2012ko ekainaren 25eko Agindua aldatzen duena.
Hortaz, beharrezkoa da udal-araudia arloa arautzen duen lege-esparrura egokitzea.
Horrez gain, 2013ko urtarrilaren 1ean, «213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa» sartu zen indarrean. Dekretu horretako lehen xedapen gehigarriak xedatzen du zarata arautzeko udal-ordenantzak dituzten udalek aplikatu beharreko aipaturiko dekretuko aginduetara egokitu behar dituztela 2 urteko epean.
Arau hori onestea beharrezko eta egoki den
Egiaztatu da taberna, kafetegi eta antzeko jardueretan aritzen diren establezimendu publikoen instalazioa arautzen duen Udal Ordenantzak ez dituela barne hartzen Oñatiko Udalak ordutegiei edo jarduketei dagokienez aurkitu dituen zenbait egoera, edo arau-hausteen eta zehapenen tipifikazioa oso zaharkituta geratu dela. Beraz, beharrezkoa da hori berrikustea, segurtasun juridiko handiagoa lortzeko eta prozedurak bermatzeko.
Arauaren helburuak:
Ordenantza honen bidez, udal-esparru juridiko bat ezarri nahi da; alde batetik, argi eta garbi azaltzeko establezimendu orok, jarduera ezartzeko eta garatzeko, errespetatu behar dituen baldintzak, eta, beste batetik, herritarrek jarduera horrek euren eskubiderik oinarrizkoenetan eragin negatiborik ez izateko duten eskubidea bermatzeko.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Egungo ordenantzari beste aldaketa batzuk egiteko aukera badagoen arren, egokiago irizten da oinarri berri batzuk hartu eta ordenantza modu integralean eguneratzea. Aurreikusi liteke hilabete batzuetan Jaurlaritzak dekretu berri bat onartzea joku eta ikuskizunen esparruan. Hori gauzatzen denean orain proposatzen den ordenantza honi dagozkion egokitzapenak egin beharko zaizkio. Nahiz Jaurlaritzaren arau berrira itxoitea egokia iruditu daitekeen, jada badira hilabete batzuk aipatu arau horren zain gaudela eta beharrezkoa ikusten da behin-behineko izaeraz ez bada ere ordenantza eguneratu bat ahal bezain lasterren izatea.
Dokumentuak
Ordenantza Proiektua azaltzeko txostena.pdf