Ibilgailu guztien trafiko ordenantza

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7 /85 Legeak 25.2. g artikuluan udalari trafiko - eta zirkulazio- arloan ematen dion eskumenaren indarrez, zeina aldatu baitzuen abenduaren 27ko 27 /2013 Legeak. Era berean, Oñatiko udalerriko bideen zirkulazioaren eta erabileren egungo egoerara egokitu behar da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bat egina onartzen duen 2015eko urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz.

Prozedura administratiboari bere hasiera ematea proposatzen da, hain zuzen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39 /2015 Legeak xedatutakoa. Aipatu 3912015 Legearen VI. tituluak legegintza-ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala xedatzen du. Horren baitan, 133. artikuluak herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea arautzen du. Horren arabera, administrazio publikoek legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko dute administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Helburua da etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritziak jasotzea puntu hauei buruz:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak
b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den
e) Arauaren helburuak
d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Ekarpenak egiteko epea:

Abenduaren 7ra arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

2015eko urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak adierazten duenez: "Udalek, zirkulazioari buruzko udal ordenantzaren bidez, herri barruko bideen erabilerak arautuko dituzte, eta horretarako, erabiltzaile guztien artean aparkalekuak modu ekitatiboan banatzea bateragarria izango da ibilgailuen zirkulazioa arintzearekin eta kaleak oinezkoentzat erabiltzearekin"

Arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den

Oñatin ibilgailuen trafikoan izan diren azken aldaketak kontuan hartuta, beharrezkoa da honen funtzionamendua arautuko duen ordenantza egitea, gaur egun dagoena erabat zaharkituta geratu baita.

Arauaren helburuak

Ordenantza berriaren bidez, ibilgailu motordunek eta bizikletek erabiltzen dituzten udal eskumeneko bideen erabilera arautu nahi da, betiere oinezkoen lehentasuna eta segurtasuna bermatuz.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Araudiaren biderapena beharrezkoa da aipatu helburuak erdiesteko, eta ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako tresna edo aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzailerik.

Dokumentuak

Alkate Dekretua: Ibilgailu guztien trafiko ordenantza kontsulta publikora ateratzea

Parte hartzeari buruzko txostena