BakQ

Herritarrentzat askotariko erabilerak dituen identifikazio-baliabidea

BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan (diputazioak, eusko jaurlaritza, udaletxeak, Osakidetza…). Euskal administrazioetako zerbitzuetan zure burua identifikatu ahal izango duzu eta modu elektronikoan sinatu, zure ordenagailuan edo gailu mugikorrean ezer instalatu beharrik gabe.

Euskadiko identifikazio elektroniko bidezko atarietan eta ziurtagiri digital kualifikatuak onartzen dituen beste edozein zerbitzutan erabil daiteke.

BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:

  • Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
  • Pasahitza (8 karaktere)
  • SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.

Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.

Nola lor daiteke BakQ?

Ziurtagiri kualifikatu bat denez gero, aurrez aurreko identifikazioa egin behar da, eta Udaletxea lortu daiteke.
Beharrezkoak diren datuak: NAN (originala), telefono mugikorraren zenbakia eta e-mail helbidea.