Oñatiko udala

4. fasea: BOZKATZEA ETA ERABAKITZEA

Bozketa fasean, bukaerara arte iritsi diren proposamen guztien artean, herritar bakoitzak (aurreko faseetan parte hartu badu ala ez) 500.000 €-ak zein proiektuetara bideratu bozkatzeko aukera du.

Boto gehien jasotzen dituzten proiektuak (beti ere 500.000 €-ak agortu arte) 2023 eta 2024 urteetako udal aurrekontuetan txertatuko dira.

BOZKATZEKO EPEA:

Bozkatzeko epea, azaroaren 4an hasi eta 20a arte (barne) luzatuko da.

BOZKATZEKO BALDINTZAK:

Oñatin erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritar orok hartu dezake parte. Beti ere, azaroak 4an 16 urteak beteak baldin baditu.

Bozkatzeko, datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN/AIZ eta jaiotze-data) jartzea ezinbestekoa izango da, datuak udal erroldarekin kontrastatu eta pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatzen duela bermatzeko (online edo boto-paper bidez).

NOLA BOZKATU?

Herritar bakoitzak proiektu guztien artean 6 gustukoenak aukeratu beharko ditu nahitaez (gutxiago edo gehiago markatu ezkero bozkak ez du baliorik izango). Proiektuak irakurtzea errazteko, 3 multzotan bereizi ditugu: handiak, ertainak eta txikiak. 

BOZKATZEKO BIDEAK:

Proposamenen bozketa lau modutan egin daiteke:

1.- Online, web orriaren bidez. 

2.- Etxe guztietara banatu den eskuorria bete eta udal eraikin publikoetan eta bestelako ohiko tokietan dauden postontzietan utzita (Udaletxea, Kultur Etxea, Kiroldegia, Gaztelekua, Gizarte Zerbitzuak, Pake Leku, Eltzia taberna ...).
Eskuorri gehiago eskura postontzien alboan.

3.- Herriko hainbat puntutan jarriko den erakusketa ibiltarira gerturatuta.

  • Azaroak 8, 11:00etatik 13:00etara, San Lorentzo/Olakua 
  • Azaroak 11, 17:00tatik 19:30tara, Foruen Enparantza
  • Azaroak 16, 17:00tatik 19:30tara, Foruen Enparantza
  • Azaroak 18, 11:00etatik 13:00etara, Kale Barria (pergola)

Hitzordu hauetan proiektuen xehetasunak banan-banan ezagutzeko aukera egongo da. Botoa eman ahal izateko postontzia ere egongo da.

 

Proposamenak bozkatzeko epea amaitutakoan, zenbaketa egingo da, eta ahalik eta azkarren, emaitzen aurkezpen publikoa egingo da.

Informazio gehiago: 943780411 (126 luz.) / 688 679 460

 

Bozkatu 6 proiektuak