Urain edo Zubiaur dorretxea
Arantzazu kaleko 1 zenbakian kokatzen da eraikin hau. Goikaldea adreiluz berraiki zen, agian lehenago moztua izan zelako. 1954 urtean Damian Lizaur arkitektoak zaharberritu zuen. Elementu arkitektoniko interesgarriak ditu, adibidez, arku itxurako atea, moldurekin apaindutako leihoak. Mendebaldera ematen duen fatxada hegoaldekoa baina berriagoa dela dirudi, XVI. mendekoa hain zuzen.
Bertan bizi izan ziren Juan Ibañez de Hernani, 1552 urtean eta Felipe de Borgoñaren alarguna 1582 urtean. Felipe de Borgoña Unibertsitatearen eraikuntzan lan egin zuen.
Dorretxe hau Gipuzkoa lurraldeko ondare historiko-artistikoaren zerrendan dago 1964 urtea geroztik.
"Oñatiko Arte eta Historia bilduma", Oñatiko liburutegiaren aldizkaria 11. zenbakia, 1982.