Bideurreta dorrea
Dorre hau Olakua auzoan dago, Bidaurretako monastegitik 200 metrora. Oso gutxi dakigu etxe misteriotsu honetaz, nahiz eta azkenengo urteetan baserri eta errota bezala funtzionatu.
Oñatiko Udal Artxiboa.
Eraikuntzari buruzko lehen aipamenak XV. mendera luzatzen dira. XVI.an Bidaurretako monastegia oraindik bukagu gabe zegoela eta, hemen bizi izan ziren monjak.
Datu artistikoak
Lau angeluko planta dauka, bi solairu altxatzen dira eta ez zuen teilaturik. Harrilandua leiho, ate (dobelatua) eta engeluetan baldin badago ere, harlangaitza da nagusi bere pareteran. Leiho gotikoak -trilobatuak eta konopialak- ditu.
Egoera zaharra
Berritu ondoren