Lazarraga dorrea eta jauregia

 

Lazarraga dorrea

 

Jauregiaren alde batean dorrea dago, eta berau da Erdi Aroko dorretxe tankera duen propioena. Zumalakarregi kalean dago, Udaletxearen albo batenan. Jauregi bitan bananduta dago: alde batetik, zatirik zaharrena -Udaletxeari begira dagoena-, XV. mendean erosi zion Lazarraga batek Oñatiko kondeari; zati berria, berriz, -enparantzari begira-, XVII-XVIII. mendeetan zehar etxe zaharrari erantsi zitzaion jauregi bikaina da.

Udalaren eta Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko Dukearen arteko hitzarmena sinatu ondoren, 2012ko irailean jauregiko lorategia ireki da herritarrentzat.

Ordutegia: 9.00etatik eguzkia ezkutatu baino ordubete lehenagora arte.

Lazarraga-lorategia1         Lazarraga-lorategia2