Garibai dorretxea

 

Garibai dorrea

Arg. Oñatiko Udal Artxiboa

 

Torreauzo auzoan kokatua, Ubao eta Arantzazu errekek bat egiten duten toki berean dago. Bertako sema bat -Garibaitarra- Arrasatera joan omen zen bizitzera. Eta Arrasaten jaio omen zen Garaibaitar ospetsu bat: Esteban de Garibay eta Zamalloa (1533), kronikari eta historiagile ezaguna.

Garaibaitarren jatorria Lazarraga leinutik datorkigu, alderdikerietako garaietatik (XIV. mendea). Beraz, dorretxea ordurako eraikita zegoera pentsa daiteke. 1846. urtean dorretxea zeharo erre zen, ondoren berreraikia izateko.

Lehendabiziko begirada batean, teilatu gainetik azaltzen diren pinakuluak harritzen dute bisitaria, eraikuntza honen aintzinakotasuna azpimarratu nahiean. Horretaz aparte, ateondo dobelatua eta saeterak (defentsarako) ikus daitezke.

Dorretxe hau Gipuzkoa lurraldeko ondare historiko-artistikoaren zerrendan dago 1964 urtea geroztik.

Zaharberritzeko plana