Burdinolak

Zubilagako burdinola

Zubilagako burdinola

Zubillaga auzoko Aumategi eta Errotaburu baserrien tartean dagoen lurzatian egongo zen burdinola hau, Erguña errekaren ezkerreko ertzean. XVIII. mendean Gomendiotarren Fanderia eta Osinurdin etxea eraiki ziren burninola zegoen orubean. Seguraski burninola hau oso zaharra da, bere jabeek Oñatin sustraitu ziren garaietakoa behar bada. Hala ere, orain arte aurkitu den burdinolari buruz hitzegiten duen den lehen aztarna dokumentala 1467 urtekoa da. Ez dago garbi oraindik zenbat burdinola izan ziren.

Zenbait adituk diote, XVI. mendearen erdialean bi zirela honezkero Zubillagako burdinolak, nahiz eta ondorengo dokumentu batzuetan, berari buruzko aipamenetan, bakarra bezala azaldu.