Artxiboak: Ondare dokumentala

Oñati Artxiboen lurra da. Bertan daude, ikertzaileen mesederako, zenbait artxibo fondo historiko.

Orain dela aspalditxo, hor kanpoan, Oñatiri buruz jarduterakoan, sarri esan ohi zen "Oñati elizako jendeez beteta zegoela". Ez dugu hemen ukatuto balitekeela Oñatik, inguruko herrien parean jarrita, gizarte izaera berezi samarra zuela; elizarekin lotuta zeuden biztanleak alde batetik eta unibertsitateko munduarekin erlaziorik zutenak beste batetik eman ziezaiokeen Oñatiko giro soziali nolabaiteko kutsu desberdin bat. Izaera horrek gaur egungo herritarren izaeran izan zezakeen arrastoak alde batera hutsirik, ukaezina da beste arrasto materialago eta aberatsago bat ere utzi duela; hots, estamentu horiek sortu eta bildutako Artxiboena, alegia. Esan daiteke Oñati, besteak beste, Artxiboen lurra dela. Bertan daude, ikertzaileen mesederako, zenbait artxibo fondo historiko.

Udalak eskaintzen du zerbitzu hau eta bertan hainbat funts ikertzeko aukera ematen du; Udal funtsa, Lizaur funtsa, Gomendio funtsa, Ugarte funtsa, Onraita funtsa, Argazki funtsak... Ikus Oñatiko Udal Artxibo Zerbitzua

Gipuzkoako Bergara, Azpeitia eta Donostiako barrutietako ehun urte baino zaharragoak diren notari protokoloak (XVI. mendetik 1910 urtera) eta probintzia osoko hipoteka-kontularitzetako dokumentu funtsak biltzen ditu (1768-1862). Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak 1942ko uztailaren 10ean emandako Errege Aginduaren bidez sortu zen. Ordutik Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatu izan du.
Aipatutakoaz gain beste funts batzuk ere gordetzen dira bertan; Tabacalera enpresa ohiaren funtsa edota Estatuko delegazioetako beste funts txikiagoak: "Gobernu Zibila", "Delegación de abastecimiento y transporte de Guipuzcoa"...

Izugarri aberatsa da bertako artxiboa. Gomendagarri da bertako artxibo musikalari buruzko Jon Bagüés-en liburua "Catálogo del antiguo Archivo Musical del Santuario de Aránzazu".

Oñatiko Laterandar Kanonikoen funtsa da. Oñatiko Agustinoei buruz gehiago jakiteko interesgarria da "Oñatiko Laterandar Kanonigoen I. mendeurrena = Los canónigos regulares de Oñati: cien años: 1884-1984" liburua.

Parrokia honetako funtsaren zati bat, 1990 urtea baino lehenagoko agiriak hain zuzen, Donostiako elizbarrutiko artxibo historikoan gordetzen da, Oñatiko beste bi parrokietako funtsekin batera, Urrexolako Andre Mariaren Zeruratzea eta Araotzeko San Mikel Goiaingerua parrokietakoak. Gordetako agirietatik interes handia sortzen duena Sakramentuen Saila da (Bataioak, Sendotzak, Ezkontzak eta Heriotzak). Erregistro hauek on line kontsultatu daitezke www.mendezmende.org helbidean (bilatu aurkibide sakramentalak).

Hauek dira Donostiako elizbarrutiko artxibo historikoan gordetzen diren Oñatiri dagokion funtsen deskribapena:

Kodea: DEAH, F06.127
Fondoa: Parroki Artxiboak
Atala: OÑATI, San Mikel Goiaingerua
Datak: 1491 - 1990
Bolumena: 113 kutxa, 20 dokumentu kartografikoa, 14 atrileko liburua, 34 pergamino, 24 mikrofilm roilo. Papera, pergamino, bitela eta mikrofilm.

Kodea: DEAH, F06.028
Fondoa: Parroki Artxiboak
Atala: Araotz - OÑATI, San Mikel Goiaingerua
Datak: 1613 - 1986
Bolumena: 11 kutxa, 5 mikrofilm roilo. Papera eta mikrofilma.

Kodea: DEAH, F06.150
Fondoa: Parroki Artxiboak
Atala: Urrexola - OÑATI, Andre Mariaren Zeruratzea
Datak: 1571 - 1954
Bolumena: 4 kutxa, 3 mikrofilm roilo. Papera eta mikrofilma.

Oñatiko udal artxiboan ere kontsultatu daiteke hiru parrokietako erregistro sakramentalak gordetzen dituen datu basea. 2002 urtean Oñatiko Udalak Oñatiko Eliz Sakramentuen erregistroak deskribatzeko egitasmoa onartu zuen. Egitasmo honen helburua Oñatiko hiru parrokietako sakramentu erregistroen datuak hustu eta kontsultarako baliogarri den datu base bat sortzea zen. Lanak 2004 urterarte iraun zuen.