XX. mendearen bukaera (1975-2000)
Hogeitamasei urte diktadurapean bizi ondoren, 1975eko azaroaren 20an Francisco Franco hil zen.
Bi egun berenduago, Oñatiko udalak osoko bilkura bat ospatu zuen, helburu bikoitza zuela: "... aste honetan bi ekintza historiko bizi izan ditugu: alde batetik Estatuko buruzagiaren heritoz mingarria gertatu da; bestetik, Juan Carlos Ia izendatuko den erregearen aldarrikatzea. Erregetza honek, politikan denon parte hartzeaz gain, solidaritzarako nahiz giza juztiziarako ateen irekitze bat ekarriko du (...)"
1976ko urtarrilaren 13an garaiko alkate frankista zen Reyes Korkostegi jaunak eta udalaren izenean, preso politiko guztien kaleratzea eta errefuxiatu guztien itzulera eskatuko dio Gipuzkoako gobernadore zibilari.
1976ko uztailaren 19an udaletxe guztietan osoko bilkurak antolatu ziren Juan Carlos erregeari euskal Foruen berreskurapena eskatzeko. Honetaz gain, euskal udalek beraien artean bilkura berezi bat ospatu zuten eta ondoren Bergaran Foruen aldeko eguna ospatu. Oñatiarrak bertan izan ziren, herriko bandera eta txistulari bandarekin.
1977ko urtarrilaren 19an ikurriñaren legeztapen eguna etorri zen.